XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ene maitalea, nire bihotzak duen harrotzeko arrazoi bakarra!

Zu bakarrik zaitut eta baztertuko baninduzu hil egingo nintzateke!

Nire maitea! Nire begietako argia!

Eta ez ziren haren malkoak eta erreguak bukatu beltzak bere barkamena eskaini zion arte.

Orduan, alaitasunez beterik, altxa zen handik, kendu soineko arropa guztiak eta erabat biluzik geratu zen.

Ondoren honela mintzatu zen:

- Nire nagusia, zer duzu zure esklabua elikatzeko?

Eta beltzak erantzun zion:

- Altxa ezazu eltze horretako estalkia eta han aurkituko duzu zuretzat atsegina izango den sagu hezurrekin egindako salda.

Harantzago ikusten den txarro hartan berriz, hartzitutako * hartzitutako: hartziduraren eraginez eraldatutakoa. Fruitu ezberdinen zukuak, eta hartziduraren eraginez, alkohol bihurtzen dituzte beren azukreak eta edari alkoholdunak sortu. Islamdarrek debekaturik dituzte hartzitutako edariak, alkoholdunak. edaria daukazu.

Berak jan egin zuen, edan ere bai, eta eskuak garbitzera joan zen ondoren.

Gero, kainabera batzuen gainean etzan zen, larru bizitan zegoen bezala, eta beltzaren albora hurbildu zen, zatar zarpail batzuekin erdi estaliz gorputza.

Nire emazteak egiten zuena ikusi nuenean, ezin izan nuen gehiago jasan han gertatutakoa, eta teilatuko kupulatik jaitsiz gelaraino joan eta nire andreak ekarritako ezpata hartu nuen.

Beltzari eraso egin nion ezpataz, eta lepoaldean ebaki handia eragin nion, hilda utzi nuela pentsatuz.

Badakit bere azala eta haragia urratu nituela, eta hiltzat jo nuela, baina hortik aurrerakoak ezin ditut gogoratu, ez dakit zer gertatu zen.